Piztu itxaropena!

Parte har ezazu Piztu itxaropena! Kanpainan

Haurren minbiziari buruzko mundu mailako sentsibilizazio kanpaina da. Horren helburua herritar guztiak haurren minbiziari buruz ikusaraztea eta jabetzea da. Kanpaina hau, Childhood Cancer International (CCI) erakundearekin eta ADANO kide den Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioarekin elkarlanean antolatzen da. Mundu osoko hiriek bat egiten dute urtero ekimen honekin

  • Nork har dezake parte?

Nafarroako edozein enpresa, erakunde publiko edo pribatua.

  • Nola parte har daiteke?

Entitatea edo enpresa ordezkatzen duen eraikina, egoitza edo monumentua argiztatuz. Ideia da, irailean zehar eraikinak eta monumentuak kanpoko argiztapen sistemekin programatzea, pantone 1245 urre kolorearekin, Europan zein AEBetan haurren minbizia sentsibilizatzeko eskaintzen den hilabetean

Argiztatzen den egun kopurua aukerakoa da, baina kanpainaren egun nagusia irailaren 25a izango da.

Kanpainaren kolaboratzaile den Ostiz Audiovisuales-ek bat egin nahi duten entitate guztiei argiztapen sistemak eskaintzeko aukera ematen die, parte hartzaile guztiei zerbitzurako prezio berezia eskainiz.

  • Zer egin behar dut parte hartzeko?

Argiztapena egin ondoren, bete ezazu esteka honen bidez sartuko zaren inprimaki laburra. Horren bidez, nahi izanez gero, egindako argiztapenaren argazkia bidal diezagukezue, ADANO sare sozialen bidez zabaldu ahal izateko.

Espero dugu gure deialdirakin bat egitea eta iraila Nafarroan hilabete itxaropentsu bihurtzea. Elkarrekin lan eginez, haurren eta nerabeen minbiziak egunero arreta gehiago jasotzea ahalbidetu dezakegu.

 

Mila esker MINBIZIA DUTEN HAURRAK osatzen ditugun gurasoen izenean.

Informazio gehiago: congresos@eventosnavarra.com TL: 948 20 37 73

Scroll hacia arriba